1 comments

Bertso saio bat egin dute euskal presoak aipatu gabe

Bizkaiko herri batean  (izena ez dugu zehaztu nahi erasoak saihesteko)  atzo burututako bertso saioan ez zen euskal presoen inongo aipamenik egin, ez zuzenean, ez eta zeharka ere. Bertako kultur etxeak antolatutako afaria laguntzera joanak ziren arras ezagun diren bi bertsolari, eta gai librean aritu ziten.

bertsolariak

 

Hainbat lekukok adierazi duenez, “sekulako barreak egin” zituzten hasieran errima landuen kontura, baina afariak aurrera egin ahala larritzen hasi ziren “denak etxean ditugun arte segiko dugu borrokan” edo antzekorik entzun ez zutela eta. Bertsolarietako batek, bukatzen ari zirela aurreratu zuenean baina, hasierako urduritasuna haserre bihurtu zen. Platano azalak eta “oso txarra zegoen” arrozesnearen edukiontziak jaurti zizkieten batzuk, eta azkenean, Ertzaintzaren babespean utzi behar izan zuten kultur etxea zein herria.

Hanka sartze ulertezina estali nahian eta bertsoaren mundutik botako duten beldurrez, koblakarietako batek adierazi du “kupelean ondutako sagardoa” aipatzean kartzelan daudenen egoera garratzari egin nahi izan ziola erreferentzia. Besteak, aldiz, “gora Euskadi askatuta” oihukatu zuen, oso abertzalea dela aldarrikatu asmoz.

Adierazpenek ez dute, hala ere, kaltetuen sumina baretu. EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboak) auzitegitara joko duela iragarri du, ustez, mendeetako tradizioa traizionatu dutelako; eta ahozko izanagatik, bete ez duten kontratu bat ere badagoelako.

 

One Response

  1. Joxean

Utzi erantzuna mikeldominguez(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.