1 comments

Euskaltzaindiak onartu egingo du ‘SETAN SABIS?’ galdetzaile gisa

Hemen “El Yonatán” lagunarte ederrean.

 

Zenbait egoeratan Zer moduz zabiltza? formalegia gerta dakigukeela jakitun, SETAN SABIS? onartuko omen du laster Euskaltzaindiak. Seguraski hurrengo bazkari-bileran izango da, postreen ostean baina kafeak eta kopak baino lehenago badaezpada. Bizkaiko euskaltzain oso bik aurkeztuko ei dute ponentzia berria: “Euskera poligoneroaren lehen urratsak: desberdintasuna onartu, aniztasuna suspertu”. Proposamena babesteko poligoneroeraz mintzatzen diren bi gazte izango dira bertan: “El Yonatán” eta “La Yeni”. Izparringia-net-ek, bestalde, jakin ahal izan du Akademiaren barruko lobby gipuzkoarra gogor ari dela sator lanean SETAN SABIS?-ekin batera ‘zemuzgea?’-ren onarpena ere lortzeko asmotan.

One Response

  1. YONATAN

Utzi erantzuna idatziz(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.