1 comments

Hasier Etxeberriaren “baratza”

Umapeko diruz betetako kartazalen aferaren oihartzuna oraindik itzali gabe dagoenean, Izparringiako ikerketa taldeak beste eskandalu baten berri izan du:

Hasier Etxeberria (@hasier), euskal idazle eta kazetariaren baratza, Twitterren kontua zabaldu zuenetik harrotasun handiz, “xoraturikan” erakusten duen hori,  ez da berea, baizik eta bere bizilagunarena. Bertan azaltzen diren barazki eta fruituak (adibideak batbi, hiru, lau…), bizilagunak hazi eta jasotakoak dira, edo supermerkatuan erositakoak bestela, inola ere ez bereak.  

Bere izenik eman nahi izan ez duen arren, bizilaguna lasai mintzatu zaigu:

 

baratza1

 

“Nik ikusi, ikusten nuen bere kamerarekin, nire baratza inguruan, gora eta behera, gora eta behera, baina ez nekien zergatik. Orain badakit. Fida zaitez artista jendilaje honekin.”

Gure kazetari kamuflatu batek, idazlearen urratsak jarraitu ditu, eta argazki hau lortu du.

 

baratzahasier

 

Dendariari itaun egin genion Etxeberriaren ibileren gainean: “Egunero etortzen da, eta denbora asko ematen du tomate onenak aukeratzen. Ordu-erditik gora igual. Filia arraroren bat izango zuela uste nuen. Ez dakit ba, pertsona bakoitza mundu bat da. Niri Justin Bieber gustatzen zait. Ba berari, tomateak.”

Hasier Etxeberria berarengana jo dugu, azalpen eske. Ez gaitu gozo hartu. Etxera tomateak eramateko eskaintzarik ere ez digu egin:

“Nik txalotu egin behar zaituztet, Izparringiakoak, Luistxo Fernandez, alproja hori, tamainako eskandalua! Baina hemen ez zarete ondo informatu. Bizilagunak bekaitza dit parabolikoa bere albertxiko-arbolaren ondoan ipini nuenetik. Itzala egiten diola esaten du, txorakeria galanta.”

Euskal idazleen elkartearen zenbait partaideekin egon gara, eta denok adierazi digute gauza bera: “Ezin dugu sinetsi, baratza ez dela berea? Porru ederra sartu digu. Eta, Sautrelan, konfiantza giroan, banbalina artean kontatu dizkiogun sekretuak? Horiek ere, bere azenarioak bezala erakutsi behar al ditu, Twitter endredagarri horretan?”.

 

One Response

Utzi erantzuna IraitzMadariaga(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.