no comments

IZPARRINGIAko erredakzioa Erromara erromes

 ♪ ♫ Goiz eta pooozik Erromara goaaaaaz... ♪ ♫

♪ ♫ Goiz eta pooozik Erromara goaaaaaz… ♪ ♫

Agian nabarituko duzu Aste Santuko egun hauetan IZPARRINGIA meheago, berri gutxiagorekin. Kontua da Erromara goazela Aita Santu berria agurtzera eta berarekin audientzia berezia izatera, halako poztasuna jaso baikenuen Aita Patxiren izendapenarekin. Gainera, eskerrak eman nahi genizkion euskararen alde hartu duen jarreragatik. Argazkian ikus dezakezue IZPARRINGIAren staff guztia bidaia hasi baino lehen, ilusioz beterik. Santi Petri enparantzan zabaltzeko asmotan pankarta bi eramango ditugu, bata @zaldieroa-k egina agurtzeko euskal esaera jator batekin eta bestea Franziskori mesede berezi bat eskatzeko: aurtengo udako JMJ Rio de Janeiron egin ordez Amoroton egin dadila.

No Responses

Utzi erantzuna landerabr(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.