no comments

Langabezia gora hotzagatik

Langabeziak gora egin du azken sei hilabeteko honetan ere, eta Espainiak jadanik 5 milioiko muga psikologikoa gurutzatu du. Espainiako gobernuak ondorioztatu duenaren arabera, honen zergati nagusia azken aldian jasan dugun hotza omen da. The Windows-ek zera esan du, “Normala da Otsailean egiten duen hotzarekin langileria etxean gelditzea. Pereza ematen du etxetik irteteak eta!”.  Horrenbestez, eta ekonomia suspertzeko asmoz, murrizketak iragarri ditu orotariko arloetan. “Marra gorriak” euritako materiala izango omen dira.

The Windows, ekonomia hobetu dedin otoitzean

The Windows, ekonomia hobetu dadila errezatzen

 

“Normala da Otsailean egiten duen hotzarekin langileria etxean gelditzea. Pereza ematen du etxetik irteteak eta!”

 

 
Gainera, aurreikuspenak ez dira batere onak. Euskalmetek dioenez, “laino beltzak ugarituko dira hurrengo hilabeteetan ere” eta “tenperatura asko jeitsi liteke”. Eguraldiaren xehetasun gehiago jakin ahal izateko iluntzeko ETBko Eguraldia saioko luzapenerarte itxaron beharko dugu.

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.