no comments

Miguel Angel Lotina izango da Durangoko Azokako zuzendari berria

516px-Miguel_Ángel_Lotina

 

Bizkaitarrak izango du datozen lau denboraldietan Durangoko Azokako lantaldea eta proiektua zuzentzeko ardura.  Gerediaga elkarteko bozeramaileek adierazi dutenez, haren itxura samurra ikusita ezinezkoa da “gaizki jokatuko” duela pentsatzea, eta gainera beharrezko diren erabakiak hartzeko kopeta du. Lotinaren “porrota jasateko gaitasuna” eta “buru argitsua” ere goraipatu dute, asko irabaztea baino, helburua gutxi galtzea dela azaltzearekin batera.

Aiert Goenagaren kargugabetzea publiko egin zenetik, hainbat izen aipatu dituzte hedabideek. Clemente, Luis Aragones eta Irureta dira horietako batzuk. Haatik, Deportivo, Villarreal edota Osasuna futbol taldeetan aritutako entrenatzailea izan da arreta gutxien erakutsi duena eta horrek erakarri ditu antolatzaileak, ez baitu “proiektu pertsonal” bihurtzeko inongo asmorik.

 

No Responses

Utzi erantzuna txargain(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.