2 comments

Slow mugimendua, Korrikaren aurka

EHSMk, Euskal Herriko Slow Mugimenduak, gogor egin du Korrikaren aurka. Mugimenduko bozeramale Bego Naimotel hedabideen aurrean agertu da gaur, euskararen aldeko ekimenaren kontra dituzten argudioak azaltzera.

“Nazka-nazka eginda gaude etengabe presaka ibiltzera behartzen gaituen gizarte eredu kapitalistarekin.” –azaldu du Naimotelek- “Gogor salatu nahi dugu Korrikak batere lotsarik gabe erabiltzen duela euskara, bizimodu azkar eta estresantea inposatzeko aitzakia gisa. Bada garaia aginteak leku guztietatik inposatzen digun bizimodu azeleratuari aurre egin eta aldarrikatzeko posible dela beste mundu bat, mantsoagoa, Euskal Herria pausatuagoa ere  izan daitekeela guk hala nahi badugu”.

Euskal Herrian patxadaz bizi. Korrika egitea koldarren gauza da.

Hori dela eta, EHSMk Korrikaren aurkako boikota egitera deitu du. Mugimenduak eserialdiak antolatu ditu Korrikaren ibilbidean, euskararen aldeko lasterketa herrietara sartzeko orduetan. “Ezin dugu onartu erokeria honek aurrera jarraitzea. Euskal Herrian patxadaz bizi nahi dugu”. Deialdien leku eta ordutegi zehatzak EHSMren webgunean aurki daitezke.

Sentada - Sit-in

Euskal Herriko Slow Mugimenduak eserialdiak deitu ditu herrietako sarreretan, ‘Euskal Herrian patxadaz bizi nahi dugu’ lelopean.

Urte beltza Korrikarentzat

EHSMren deialdia albiste txarra da Korrikarentzat, Euskara Garbijaren Lagundiak aurtengo kantak euskara “ingelesezko berbekaz ugertzen ebala” salatu ondoren. Salaketa horien guztien inguruko iritzia eskatuta, Korrikaren arduradun Edurne Brouardek mangak jaso eta zera adierazi du: “oraindik ostiaka hasi eta bakar-bakarrik geratu behar naiz herri santu honetan!!!”

 

2 Comments

  1. Anonimoa

Utzi erantzuna GaxiGax(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.