no comments

UMAPi emandako subentzioak atzera bota dituzte, euskara sustatzen ez duelakoan

@zaldieroa.ren profileko argazkia

@zaldieroa-ren profileko argazkia

P. Huarte Larraburu, @zaldieroa Twitterren, komikilari nafarrak martxoaren 8ko eguerdi aldean botatako txio-kexuak EJ-GVren belarrietara heldu dira, eta premiazko bilera batean adostu dute UMAPi emandako subentzioak kentzea.

“Hau ez da euskara sustatzeko era” esan du Cristina U. Toledo sailburuak. “Ezin ditugu lasai onartu euskaltzale eta euskararen kontrako eraso hauek”. Izan ere, UMAPen ranking horretan euskaraz txiokatzen duten txiolariak agertzen dira, eta algoritmo baten bidez, rankinga osatzen da. “Uste dugu algoritmoa ez dabilela oso fin, ranking horretan ez baitira txiolari euskaldun asko eta asko agertzen”.

Algoritmoa berrikustea proposatu dio Cristina U. Toledo sailburuak CodeSyntax enpresari, eta egin ezean, isunen bat ere jaso dezake.

 

No Responses

Utzi erantzuna asarasua(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.