no comments

Urkulluk soldata jaitsiko du

Iñigo Urkullu Lehendakaria

Lehendakariak jakinarazi du herritarrek bizi duten egoerak min handia ematen diola eta horrelako garaietan solidarioa izan beharra dagoela. “Euskaldunek ez dute merezi horrenbeste sufrimendu, iruditzen zait guztiok egin behar dugula zerbait gu baino okerrago daudenak laguntzeko. Jende askok planteatu beharko luke Ferrariak erosteari uztea Decatlhoneko bizikletak erosteko; oporretan Montecarlora beharrean, Lizarrako kanpinera joatea ; eta batez ere, Diario Vasco edo Deia kioskoan eskuratu beharrean, Berriako albisteak online irakurtzea. Gainera, herritar guztiei plantearazi nahi diet haien etxean beharra duten pertsonei lo egiten uzteko, janaria emateko eta hilean irabazten dutenaren %30 partitzeko. Horrela, gure lurraldearen aberastasuna askoz hobeto legoke banatua eta gutxika EAEk gorantz egingo luke berriko” dio itxaropentsu Urkulluk.

Hark ere honetan lagunduko duela aitortu du, bihotzean zerbait desatsegina sentitzen baitu. “Pasa den egunean langabezian zegoen mutil batekin egin nuen topo; zerion kiratsa zela eta, ea nondik zetorren galdetu nion. INEMeko ilaran hamar ordu pasa zituela erantzun zidanean, aho zabalik geratu nintzen. Egia esan, ez nekien horren gogorra zenik lanik gabe egotea. Guztiok esfortzu minimo bat eginez gero, mutil hori dutxatu ahal izango da” gehitu zuen malko artean. Honetarako, bere Twitterreko kontuan komunikatu du bere soldata %5 jaitsiko duela hiru urte eta erdiren buruan.

No Responses

Utzi erantzuna Aizpea Amas(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.