no comments

Big Brother aplikazioa orain musu-truk

big-brother-eyeSmartphone telefonoentzako Big Brother aplikazio ezagunak 6,66 € balio zituen orain arte, baina aste honetatik aurrera dohainik lor daiteke «musu baten truke». Bai, ondo irakurri duzu. Zure sakeleko telefonoari musua ematen diozun bitartean argazki bat atera eta Big Brother aplikazioaren garatzaileei bidaltzea besterik ez duzu. Balentria txiki horrekin Big Brother aplikazioa ondo merezia duzula frogatuko duzu.

App honen erabiltzaileak 350 milioitik gora dira eta publizitate kanpaina honi esker 350 milioi eta erdira heltzea espero dute. Aplikazioak gainera, pasaporte zenbakia, e-mail eta sare sozialen kontuak eta pasahitzak eskatzen dizkizu (zure telefono zenbakia eta unean uneko kokapena zuzenean hartzen ditu). Eta informazio guztia Anaia Handiaren zerbitzarietara bidaltzen du, kopiatua, aztertua, iragazia eta irabiatua izan dadin. Luxuzko kontrola musu-truk! Ez galdu aukera!

Doako bertsioa dagoeneko FirefoxOS, SailfishOS eta Mer sistema eragiletarako eskuragarri dago. Beste sistemetan aurten bertan argitaratuko dute. Bitartean, prezio arrunta ordainduz ere zure ziber-mugimendu guzti-guztiak banan-banan jarraitzen dituen norbait dagoelako lasaitasuna izango duzu.

No Responses

Utzi erantzuna joxe(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.