no comments

Borboiko Cristinari nazionalak agertu zaizkio bart gauean etxean

Poliziak mehatxatu du esanez atxilotuko dutela bere senarra errudun dela esaten ez badu

Borboiko Cristina bisitatu du Espainiako polizia nazionalak bart gauean, Noos kasuan bere izena agertu delako. Unean bertan jakinarazi diote apirilaren 27a baino lehenago egia esaten baldin badu, hau da, soilik bere senarraren errua dela “zin” egiten baldin badu, libre geratuko dela eta ez duela deklaratu beharko.

Erregearen alabaren etxeko langileek hedabideei esan diete Cristina oso urduri jarri dela polizien jarrera bortitza ikusi eta haien presioa sentitzean, baina proposamena entzun duenean aingeru-irribarrea marraztu zaiola aurpegian. “Pentsatuko dut eta bihar bertan deituko dizuet. Baina faborez, ez aipatu inori bisitan etorri zaretela” esan duela Cristinak entzun ahal izan dute langileek, atearen beste aldean ezkutuan zeudela. Poliziakideek, orduan, asko ez pentsatzeko esan diote “biharko erantzunik ez badugu, zure bila etorriko gara, eta ez da ordu hauetan izango, paparazziak zure atean zelatan daudenean baizik”, eta mehatxuaren ondoren ospa egin dute.

Cristina inplikatu moduan agertu denetik bere senarra, Iñaki Urdangarin, errudun omen den kasu berberean, erreakzioak mota askotakoak izan dira; bai kalean, bai hedabideetan, bai sare sozialetan, eta baita entziklopedia handienean ere.

Wikipedia, Cristina de Borbon

No Responses

Utzi erantzuna txargain(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.