no comments

Cristina infantak Splash telesaioan parte hartuko du

Beste lehiakideek esan dute ez daudela prest berari irabazten uzteko.

Beste lehiakideek esan dute ez daudela prest berari irabazten uzteko.

Garai latzak bizi ditu Espainiako errege familiak, eta haren prentsa bulegoa buruari eman eta eman dabil, koroaren irudia garbitzeko formula berrien bila.

Cristina infanta Noos kasuan inputatu ostean, printzesak aitaren pausuei jarraitu die eta honako adierazpen hunkigarri hauek egin ditu:

Barkatu, erratu egin naiz. Txarto jokatu dut eta ez da berriz gertatuko.

Gainera, Errege Etxeak jakinarazi du infantak gogor lan eginez itzuliko duela Noos kasuaren baitan desbideratutako diru publikoa. Zehazki, reality show erako telesaioetan parte hartuz irabaziko du printzesak dirua, gero Ogasunari bueltatzeko.

Bide horretan lehen pausua, Splash, famosos al agua saioan parte hartzea izango da. Infantak hainbat artista eta pertsonaia ospetsurekin hartuko du parte saio horren bigarren denboraldian, eta dagoeneko gogor entrenatzen ari da tranpolinetik uretara jauzi estiloso-estilosoak egiteko. Errege etxeak dio bere irudia horrela, hain modu publikoan, garbitu nahi izatea printzesaren fede onaren eta zintzotasunaren froga argi eta garbia dela.

No Responses

Utzi erantzuna joxe(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.