1 comments

Euskara ez dator dogon hizkuntzatik, Venusetik dator

Eskoletan gure seme-alabek irakurri beharreko hurrengo liburua?

Rick Gómez eta Josheba La Carrá Euskal Herriko Unibertsitateko Guardiako Filologoen Saileko irakasleen arabera euskara ez dator dogon hizkuntzatik, Venus edo Artizar planetan du sorburua. Ikerlari biek IZPARRINGIAri adierazi diotenez, laster argitaratuko duten lan batek behin betiko argituko du gaur bertara arte mundua irrikitan izan duen misterioa: euskararen -eta euskaldunon- jatorria. “Searching for basque language origins in outer space” izeneko ikerlanaren arabera Eguzki Sistemako bigarren planetatik heldu ginen“eguraldi freskoagoaren bila”. EHUko irakasleen esanetan “Kontuan izan behar da Artizarrean 400 ºC-ko tenperatura dagoela eta ulertu behar da halako lekuan ez dela giro euskaldun ganorazkoentzat.” Dogon hizkuntzatik omen datorren berriei buruz zera esan dute, barre algaraka: “Dogonetik? Kar kar kar… Jaime Martin hori jota dago, dago, dogo, dogón! Kar kar kar… Rick, emadazu pastillita, lehen ahaztu zait-eta!”

IZPARRINGIAko kazetaria joatekotan zegoela, adierazpen misteriotsu batez agurtu dute: “Veleia eta Venus, hatxez hasten dira biak… kasualitatea? Ez dugu uste”.

Beste iturri fidagarriago batzuetatik jakin ahal izan dugu ikerlari bikoteak baduela lekuko babestu bat venusiera zeharo menperatzen duena. Hari egin zion La Carrá-k bideo-elkarrizketa bat ileapaindegira joan zen egun batean. Hona hemen:

One Response

Utzi erantzuna PatxiSaez(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.