no comments

Karibetarra eta elebiduna izango da Goenkaleko aktore berria

Hemeretzigarren denboraldia oraindik amaitu ez den arren, gidoi berritzailea eta ezusteko berriak prestatu dituzte jada gidoilariek hurrengo urterako. “Ai dios mío”, “madre mía” edota “agur cariño” bezalako esamoldeak sartuko dituzte, lehen aldiz, telesailean

gp

Izparringiako bekadun berriak konfirmatu duen informazioaren arabera, Goenkale telesaileko gidoilariek emakume kubatar elebidun bat izendatu dute hurrengo urterako protagonista berri. Pertsonaiaren profila euskalduna baino, latinoa izango omen da, eta erdal zein euskarazko adierazpenak egingo omen ditu. Aurpegi berriaren izenari dagokionez, “Espe”, Lucrecia eta Olivia dira hiru aukera nagusiak. Adin tartea aldiz, 25-50 urtekoa izango da.

Adituak, beldurrez

Albistea jakin bezain pronto, aditu handienarengana, Lekeitioko Praixku apezkikua, bidali dugu bekaduna haren erreakzioa eta iritzia jakin zitzan. Gizonak ez du batere ondo hartu albistea, eta atea aurpegian itxi dio kazetariari, “Infernura joango zarie guzurretan ibiltziatxik!” oihu eginez. Badirudi ikus-entzuleak berrikuntza hauetara egokitzeko denbora beharko dela.

No Responses

Utzi erantzuna izparringia(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.