no comments

Munilla santu egiteko ekimena martxan da

Bere azken adierazpenak erabakigarriak izan dira Gipuzkoako beste parrokoentzat

Donostiako artzapezpikuren azken hitzek berebiziko eragina izan dute Gipuzkoako apaiz eta parroko guztiengan. Munillak dioenez, “2011an egon den abortu-gorakada ikusita, bada garaia hauek guztiz eteteko”. Adierazpenari indarra emateko, gehitu du:“abortua isilpeko holokaustoa” dela. Donostiako fidel askok bere hitzak txalotu dituzte, baina Lurralde Historikoan dauden beste apaizek ez dute argi ikusten.
Gipuzkoako apaizen bozeramaileak adierazi duenez, iritzi desberdinak daudenez asko kostatu zaie talde moduan hartzea erabakia “ez zaigu batere erraza egin, baina azkenean besteak konbentzitu ahal izan dugu, eta erabakia hartu dugu: Munilla santu izendatzea nahi dugu”. Horregatik, “Earth’s Next Top Saint” sarira aurkeztu dute, hark ezer ez jakinda. “Iruditzen zaigu ilusio handia egingo diola munduko hurrengo santua izatea, guretzat behintzat ohore izugarria izango litzateke” esan du bozeramaileak.
Donostiako Alde Zaharrean egindako inkesta batek jakinarazi du auzoko %85 ekimenaren alde jarri dela. Parte hartzaile gehienek galdera irekian hala erantzun dute: “begibistaz galtzeko modu bakarra santu egitea baldin bada, santu egin dezatela orduan”.

No Responses

Utzi erantzuna mmandarine(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.