no comments

Patxi Lopezek ez du Espainiako presidente izan nahi

Argazkiaren eskubideak: El Mundo

Argazkiaren eskubideak: El Mundo

Azken aldian zabaltzen ari diren zurrumurruei erantzun die Patxi Lopez EAEko lehendakari ohiak. Azken asteotan hainbat hedabidek jakinarazi dute Rubalcabaren irudiaren hondatzea eta PSOEren gainbehera direla eta, sozialistek itxura berria eman nahi diotela alderdiari “horrela jarraituz gero, PPk gehiengo absolutua izaten jarraituko duelako, eta Espainiarentzat kaltegarria izango delako”. Horretarako, Lopez jaunak Euskadin egindako lan bikaina medio, hurrengo hauteskundeetarako Rubalcabari agur esan eta bilbotarra alderdiaren idazkari nagusia izendatzea proposatuko dute. PSOEren ezkutuko mandatari gorenek Lopezek “xarma eta karisma izugarria dituela” uste dute.

Lopezek, hau ofiziala egin baino lehen, Twitterren jakinarazi du bere intentzioa ez dela Espainiako presidente izatea “ohore handia izango litzateke nire alderdiko jendeak nigan konfiantza hori izatea, baina nik ez dut nire burua prest ikusten. Lehendakari izatea oso lan estresantea egin zitzaidan, ezin dut imajinatu ere egin zer izango litzatekeen estatu baten buru izatea”. Twitterren publikatu ez duen arren, bere hurbileko lagun batek adierazi du Espainiako presidente izan nahi ez izateko benetako arrazoia dela nahikoa lan baduela bere blog kuttuna maiz eguneratzen.

No Responses

Utzi erantzuna mmandarine(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.