1 comments

Ratzinger Euskal Herrira erretiratu da

Ratzinger poz-pozik ikusi dugu mahasti artean. ARGAZKIA: IZPARRINGI PRESS

“Vatikanotik hurbilegi” zegoelakoan, Joseph Ratzinger aita santu ohiak Castelgandolfoko egoitza utzi eta Euskal Herrian hartu du erretiroa, Izparringiak jakin ahal izan duenez.

‘Gizakien artzain’ izaten hainbat urte eman ondoren, Ratzingerrek bizimodua aldatu eta nekazaritzara pasatzea erabaki du. Jakin dugunez, Ratzingerrek mahasti erraldoi bat hartu du Markina inguruan, eta txakolina egiten emango ditu egunak. Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Izendapenak oraindik ez du adierazi Benedikto izandakoaren txakolina ontzat emango duen ala ez. “Ezer erabaki aurretik probatu egin beharko da.” -esan dute txakolingileek- “Aita Santu kargutik pasatu izanak ez du zertan bermatu txakolina ere ondo egiten duenik”.

Bizkaiko beste txakolingileek zurrun jokatzeko eskatu diote Jatorri Izendapenari, “produktua ona ala txarra izan, izenagatik bakarrik asko salduko duelako, bertoko betiko ekoizleen kaltetan”.

One Response

  1. Iraitz

Utzi erantzuna txargain(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.