no comments

Conquis Linux

“El Conquistador del Fin del Mundo” saioko ekoizleak eta EITBk, Conquis Linux sistema eragilea kaleratuko dute. Linux Mint distribuzioan oinarrituta dago, GPS funtzioak kernelean barneratuak ditu eta mahaigainerako Xfce erabiltzen du. Orain dela ordu gutxi, pantaila-argazki hau eskuratu dugu:

 conquis linux

Globomediako marketin arduraduna den Francisco Pizarrok azaldu duenez, «Conquis eta ConquisTour ondoren, Conquis Linux-en ordua heldu da eta laster, Conquispedia wikia eta ConquisApp jokoa ere kaleratuko ditugu». Bere esanetan, «gaur egun, produktuak ezagutzera emateko orduan, transmedia gero eta ezinbestekoagoa da». Globomediako teknologia arduraduna den Linus Stallmanek azaldu bezala, «Hanna Montana Linux eta Justin Bieber Linux distribuzioek izan duten harrera ona ikusita, saioko zaleei Conquis Linux eskaintzea erabaki genuen». Datorren asteko “El Conquis” saioan, Jose Luis Kortak Conquis Linux-en erakustaldia egingo du.

Conquis Linux gazteleraz, euskaraz eta ketxueraz dago erabilgarri.

No Responses

Utzi erantzuna joxe(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.