no comments

Fermin Etxegoienek Twitter kontu bat sortu du

Mesfidantza alde batera utzita, Intelektual euskaldunak, ari dira,  ezarian-ezarian, Twitterren izena ematen. Oso desberdinak dira, ordea, Twitterren izena emateko intelektual bakoitzaren bultzagarriak.  Izparringiak, hainbat iturri fidagarriren bidez, Fermin Etxegoien kazetari, idazle eta gidoigilearen kasua ezagutu du.

Itxura denez, @Luistxo(ren) txio batekin hasi zen dena:

Fermin50

Mikel Iturriak jarraipena eman…

fermin51

Eta Sagrak, errematea.

fermin52

Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendariak, erredakzioan komentatu zuen txio-jarioa:

– Jurjurjur? Nik dakidala, Karkarkar behar luke. Nola Jurjurjur?

Eta erantsi…

– Hala ere. Ezta Kim Jong-Un bera balitz ere! Nik komentatuko diot Fermini Twitter kontu bat zabaltzeko. Karkarkar!

Oihua erredakzioaren sakonetik iritsi zen, kokapen ezezagun batetik. Izparringiak ez du lortu jatorria zehaztea:

– Ez dao potroik!!!!!

Gero gauza batek bestea ekarri zuen. Testosterona lehia zoro bat. Mingainetik tira batek…  Komeni baino gehiago hitz egin besteak… Martxelok bere burua derrigortuta ikusi zuen arte, txantxetan esan zuen hura, benetan egitera.

Bere aurpegia, horrelako saltsa batean bere burua sartu ondoren, horrelakoa omen zen, gutxi gorabehera:

 

martxelo

 

Bilbon, Etxegoienen etxera igotzen, eskaileretan, hainbat irudi omen zetozkion Martxelori burura:

 

fermin46

 

fermin45

 

Atea zabaldu zen. Justu txirrinaren ondoren, kirrinka hots urdurigarri batez:

– Martxelo? Zu hemen?

– Bai… Kontu txoro bat eskatzera…

Hurrengo egunean, Fermin Etxegoienen Twitter kontua, sarean zen. Zoritxarrez, sortu orduko, ezgaitu egin du. Baina Izparringiak lortu du pantaila-atxikitze bat egitea.

 

fermin49

 

Ikuskizun dago berriz gaituko duen. Izparringia erne egongo da.

No Responses

Utzi erantzuna patxirena(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.