no comments

Manifestazio nazionala Bilbon Argi Guadalixera itzul dadin

Ezker abertzaleak manifestazio nazionala deitu du datorren larunbaterako, maiatzak 11, “Gran Hermano” saioko Argi lehiaketara “berehala buelta dadin” exijitzeko. Telecinco kateko zuzendaritzak lehiakide bilbotarra kaleratu egin du “ETA bueltatzeko manifa batean” egona zela txantxetan esan ostean.

Manifestazioa 17:00etan abiatuko da La Casillatik eta jendetza biltzea espero da. LABek eta Ahozabalen Sindikatu Horizontalak ere bat egin dute deialdiarekin. Gaur arratsaldean “Telecinco, lotu zure txakurrak” eta “Milá faxista” zioten pintadak agertu dira Telecincoren Bilboko egoitzaren kanpoaldean.

Ernai gazte erakundetik, berriz, esan dute prest daudela “giza bulldozer” bat antolatzeko saioa grabatzen den Guadalixeko etxaldeko kanpoko harresietako bat bota eta Argi berriz sartzeko bidea egiteko.

 

No Responses

Utzi erantzuna txargain(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.