2 comments

Norbere izena zama denean

 

Zigor Andia, Lore Igartua, Harkaitz Roca… Izen bakoitzaren atzean drama bat ezkutatzen da. Hala adierazi du Hodei Urrutiak, IXAKEko (Izen Xelebreen Albokalteek Kaltetutakoen Elkartea) eledunak: “Oraindik gogoratzen dut nola esan zidaten behin: -¡Tú, Nube Lejana! ¿Eres Sioux o Comanche? ¡Ja, ja, ja!. Ekaitz Barea elkartekideak ere biziki hunkituta eta negar anpulu artean gogoratu du nola ikastolan ‘Oximoron’ deitzen zioten.
Argi dago beraz izena zama astuna bihurtu zaiola askori eta azkenean elkartu egin dira: “Gure asmoa ez da izen deiturak aldatzea, geure-geureak dira eta, tira, maite ditugu. Elkartean, ordea, bildu egiten gara penak elkarri kontatzeko eta adorea emateko”. Elkartea osatzen ari dira oraindik eta IZPARRINGIA baliatu nahi dute izen bitxia duen jendea elkartearekin harremanetan jar dadin. Oraingoz hau da IXAKEko bazkideen zerrenda:

  • Hodei Urrutia

    Ekaitz Barea negarrez, gizajoa.

    Ekaitz Barea negarrez, gizajoa.

  • Abel Abeletxe Korta
  • Nerea Azpitarte Zabala
  • Nerea Zabalegi
  • Maite Egidazu
  • Lore Igartua
  • Hibai Zabala
  • Hurbil Urrutia
  • Galder Dudagoitia Preguntegi
  • Ana Sagasti Anasagasti
  • Zuhaitz Urkia
  • Haritz Aristi Aretxaga
  • Harkaitz Roca
  • Itxaso Zabala Uharte
  • Ur Urberuaga Ureta
  • Aizpea Osaba Alaba
  • Arritxu Arriandiaga Arriluze Arrillaga
  • Asun Basoko Sasia
  • Aitor Mena Apaizarena
  • Hur Urriza Itxaurraga Gaztañaga
  • Oihan Basoko Mendia
  • Ekaitz Barea
  • Garazi Lizarra
  • Zigor Andia
  • Iraultza Iraeta
Adierazi digutenez, nazioarteko harremanak ere hasi dira lantzen, esaterako, Espainiako NGYUM (Nombre Gracioso Y Una Mierda) elkarteko Francisco Lorín Colorado eta Leandro Gado Poco-rekin hitz egin dute.
IXAKEko eledunaren azken hitzak hauek izan dira: “Ixiltasunean sufritzen dauden horiek badute orain babestuko dituen elkartea”. IZPARRINGIA elkartearen zerbitzura jarri da eta beraz, izen xelebrea baduzue, utzi erantzun bat berri honetan eta elkartea jarriko da zuekin harremanetan.

2 Comments

  1. Hibai Urgangarin

Utzi erantzuna txargain(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.