no comments

RAEk ‘tz’ onartu du bere hiztegian

Danacol "funtziona"

Iñaki Perurena Danacolen iragarkian. “Danacol funtziona” esan aurretik hartutako irudia

Real Academia Españolak ‘tz’ onartzea erabaki du interneten izan duen zabalkundea ikusirik. Lehen ere euskaratik eratorritako hitzak eta esamoldeak ere onartuak ditu, adibidez “sirimiri” edo “zulo”. Baina vimeon zabaldu den Iñaki Perurenaren iragarki baten ostetik etorri da “booma”. Izan ere, 300 kiloko harri bat jaso ostean, “Danacol funtziona” esaten duen iragarki hau ospetsu bihurtu da espainiako gazteen artean. Euskal harrijasotzaile ezagunak gaztelerazko “funciona” esan beharrean ‘tz’-az esan  izanak, nonbait atentzioa eman die eta ikaragarrizko harrera izan du gazteenen artean.

Hemendik aurrera beraz, ez da Harkaitz, Itziar, Aitziber, Urtzi, Haritz… bezalako euskal izenak ondo ahoskatzeko inongo aitzakiarik egongo. Bestalde, jarraibideak ere zabaldu ditu akademiak, zenbait kirol ekitaldietako esatariei izenak ondo esan ditzaten.

[vsw id=”43101526″ source=”vimeo” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

Hispster espainolentzat “cool”-a da

Berrikuntzen bila dabiltzan hispsterrak izan omen dira fonema hori bereganatu eta Whatsapp eta Twitter bidez hedatu dutenak. “Ratzinger esaten badakigu eta segituan ikasi dugu funtziona ahoskatzen”, dio sare sozialetako erabiltzaile batek. Inoiz aurretik entzuna ez zuten ahoskera hau biziki erakargarria egiten omen zaie eta Iñaki Perurenak bezala, sekulako indarra omen du esaterakoan.

No Responses

Utzi erantzuna jozulin(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.