no comments

Andoaingo eliza diskoteka bilakatu dute

Andoaingo gazteek urteak daramatzate kontzertuak, antzezlanak, hitzaldiak eta jaiak egiteko leku baten eske eta udalak, azkenik, leku bat bilatu die. Leku hori, herrian gutxik espero bazuten ere, irudian agertzen den San Martin eliza da:

Andoain_-_Iglesia_de_San_Martin_de_Tours_10

Argazkiaren egilea: Zarateman (CC0)

Atzo, goizean goiz herriko atari guztietan agertu den jakinarazpenak ondokoa dio: «Hemendik aurrera, herriko kultur ekintza garrantzitsu guztiak San Martinen izango dira. Eliza, erabilera anitzeko areto bihurtzeko lanak datorren astean hasiko dira. Horregatik, aurtengo Santajuana elizkizunak frontoian izango dira».

IZPARRINGIAk, herriko alkatea den Ana Karrerekin, erabaki bitxi honi buruz hitz egiteko aukera izan du. Alkateak azaldu digunez, “eliza hutsik egoten da ia urte guztian eta gazteek ez dute non egon. Udalak herria hiltzea ekidin nahi du eta horregatik hilabeteak eman ditugu Andoain suspertzeko ekitaldi internazional bat herrira ekartzeko lanetan. Azkenik, GOTIK 2013 Andoainen izatea lortu dugu”. Antza denez, herrian gehiago dira gazte gotiko eta emoak, elizara joaten diren gizon-emakume nagusiak baino. Eta horregatik trukatu ditu udalak frontoiko kontzertu eta elizako mezen lekuak .

Karrereren hitzetan, «genuen arazoa perspektiba zabal eta oso batetik planteatu dugu, etorkizunerantz begiratuz. Gure iritziz, denbora kontua besterik ez da orain dela urte batzuk Bilborock-ekin eta orain San Martinekin gertatu dena, berandu baino lehen beste herri askotako eliza eta baselizetan gertatzea».

No Responses

Utzi erantzuna joxe(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.