1 comments

Berriaren estilo liburuaren gabeziak salatu dituzte

image

Liburuak “gramatika larregi eta estilo gutxiegi” duela esan dute moda adituek

Kazetari euskaldunek txalo artean jaso badute ere, BERRIAk argitaratu berri duen Estilo Liburu Digitalak kritika zorrotzak jaso ditu Euskal Herrian estiloaz gehien dakitenen partetik.

Oraindik argitaratu gabe dagoen sarrera suntsigarri batean, ANTIGONA blogeko arduradunek, Leire Narbaizak eta Elena Lakak, BERRIAren argitalpenaren “gabezia ulertezinak” salatu dituzte. “Asteburuan jaunartze bat daukat, eta bila eta bila aritu ostean, Estilo Liburu ustezko horretan pistarik txikiena ere ez dut topatu horrelakoetan jantzi beharrekoaz. –Azaldu du Narbaizak- berdin-berdin geratu naiz. Ederra laguntza!!!”. Lakak gehitu du aztertzen ari direla BERRIAren aurka bide judizialetik jotzea “honako hau publikoa konfunditzeko saiakera argia delako”.

Twitterreko @josunestilist ile-apaintzaile ezagunak ere bere negozioan igarri ditu Estilo Liburuaren hutsuneak. “Klienta bat etorri zait ortotipografia estiloko orrazkera eskatzen. Berak estilo liburuan ikusi duela eta moda-modan egon nahi duela. Zer egin behar dut nik orain?”.

Auziaren berri jakin bezain laster, Martxelo Otamendik azalpenak eman ditu. Grabazioa aztertzen ari gara barkamena eskatu duen ala ez jakiteko.

 

One Response

  1. Iraultza Sakona

Utzi erantzuna txantxibiri(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.