no comments

IZPARRINGIAK eramango ditu Blogetan-en sari guztiak (ia)

Resurreccion_Maria_Azkue

Resurrección María de Azkue

IZPARRINGIAren Ezohiko Ikerketa Kazetaritza Sailaren iturri anonimo baten informazio ezin ziurrago baten arabera, orainkari digital honek irabaziko ditu Blogetan-en sari guztiak. Tira, ia guztiak.

Hil honen seian, ostegunez,  jakinaraziko dira Blogetan lehiaketako blog onenen sariak Euskararen Etxean, Azkue Fundazioaren Kaserna Nagusian. Kultura, Gizartea eta Politika, Aisialdia eta Zientzia eta Teknologia sailetarako lehiakideak ehun baino gehiago dira eta bertan dago IZPARRINGIA ere lehia bizian.

Publikoaren bozak ez dira gehiegi izan -ezaguna da jende xehearen ezjakintasuna eta esker txarra-, hala eta guztiz ere Epaimahaiko Jaun/Andere Txit Goren eta Ezin Jakintsuagoen aburu hutsezinez IZPARRINGIAri dagozkio, meritu, bertute eta arrazoi eztabaidaezin eta ugariengatik, sail -ia- guztietako sariak. Kulturakoa lekat, zeina neskato sasi-kultureta ezezegun bati ematea deliberatu baitute Epaimahaiko zenbait morroi ezjakinek. Badakigu non bizi diren.

Pozik gaude IZPARRINGIA osatzen dugunok, sari hauen bidez geure lan eskerga aitortu eta euskal kulturarenganarekiko egiten ari garen ekarpen erraldoia eskertu egiten baitzaigu, sikieran moralki eta estetikoki, ezen ekonomiki ez baitugu sosik ikusi. Oraindik. Badakigu epaimahaikoak non bizi diren.

 

No Responses

Utzi erantzuna FiloBlogia(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.