no comments

Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak batzorde zientifiko bat eratu dute elkarlanean

Udaberriko eguraldiak astebete baino gehiago iraun arren, oraindik inork ez du aipatu Zea Maysen “Negua joan da eta” bideoklipa. Isiltasun horrek kezka eragin du zientzialarien artean, eta beroketa globalaren ondorio izan ote litekeen ikertu nahi dute.

Eguzkia

ARGAZKIA: Hirinet

Nafarroa eta EAEko gobernuek batzorde zientifiko mistoa eratu dute, Zea Maysen kantaren inguruko erabateko isiltasunaren arrazoiak ikertzeko. Batzordea hainbat psikologo, soziologo, meteorologo eta biokimikarik osatzen dute, eta haien hipotesi nagusia da beroketa globalak ez ote duen halako eraldaketa psikologiko bat eragin euskal herritarren artean.

Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez, oso kezkatuta daude fenomenoarekin, eta ez dute baztertzen bideoklipa ETBren EGURALDIA saioan emititzea, abestiaren inguruko ohiko komentarioak probokatzeko. Kultura sailean aitortu dutenez, haiek ordainduta egin du Dean Zimmermanek Youtubeko cover bertsioa, baina horrek ez du inolako emaitzarik izan.

Ainhoa Moiuak ez digu inolako adierazpenik egin nahi izan.

Informazio gehiago HIRINET.NETen

No Responses

Utzi erantzuna txargain(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.