no comments

Tele 5k La Voz – Onco lehiaketa estreinatuko du maiatzean

La Voz – Kids lehiaketan parte hartzen zuen haur minbizidun baten heriotzak lehiaketari eman dion audientzia eta etekin ekonomiko maila ikusita, Tele5ko arduradunek maiatzetik aurrera La Voz – Onco estreinatuko dutela iragarri dute gaur, share datuak eskutan zituztela.

Tele5ko ekoizleak eta Haur Onkologiako ospitale pribatizatuko arduradunak, saiorako platoa ezartzeko desmuntatu duten tratamendu gela bisitatzen

Tele5ko ekoizleak eta Haur Onkologiako ospitale pribatizatuko arduradunak, saiorako platoa ezartzeko desmuntatu duten tratamendu gela bisitatzen

Talentu lehiaketa Madrilgo haur onkologia ospitale batean hasi dira grabatzen dagoeneko, eta parte hartzaile guztiak bertan tratamenduan dauden haurrak izango dira. Saioko ekoizleak umeen familiekin ere jarri dira harremanetan, “zer gerta ere, lehiaketaren saio guztiak osorik emititu ahal izango ditugula ziurtatzeko”.

Izparringiak jakin duenez, Tele5-k TVEko “Entre todos” saioa aurkezten duen Toñi Morenorekin negoziatu nahi du lehiaketa aurkezteko. Gidoietan ikusi dugunez “¿Qué tengo? ¡Quimioooo!” esatera bultzatu beharko lituzke platora joaten diren ikusleak. Morenok esan ei du oso kausa justu eta solidarioa iruditzen zaiola, eta hitz egiteko prest dagoela, beti ere beharrean daudenei laguntzeko bada.

No Responses

Utzi erantzuna joxe(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.