no comments

Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka

Manos Limpias sindikatuak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak salaketa jarri dute Citroen auto etxearen aurka, berriki salgai jarri duen DS3 Édition Pays Basque modeloak ikurrina erraldoi bat daramalako sabaian. Bi elkarteetako ordezkariek azaldu dutenez “horrelako bandera erraldoia eramatea terroristen helburuekin bat egitea da, eta kontu horietan ez dago epel jokatzerik. Terroristen kontra ez dagoena, haien alde dago”.

citroenpaysbasque

Polemika piztu duen modelo berria

Erreakzio instituzionalak

Ziburuko auzapezak, berriz, bi argiketari bidali ditu Citroenek Donibane-Lohitzunen duen kontzesionariora. Hegoaldean, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Carlos Urquijok, zerbitzu juridikoen esku utzi du Citroenen modelo berriaren inguruko dokumentazioa ‘delitu zantzurik egon ote daitekeen’ azter dezaten.

Nafarroako Gobernuak, berriz, polizia kontrolak ezarri ditu mugan. Javier Morras barne sailburuaren hitzetan “gobernu honen ardura eta erantzukizuna da ikurren legea betetzen ez duten ibilgailuak errepide publikoetan ibil ez daitezen bermatzea”. Gehitu du ez dela lehenengo aldia Citroen halako probokazioetan ibiltzen dena, eta serio aztertzen ari dela “Citroen erakunde terroristen zerrendan sartzeko eskatzea”. Ondoko bideo hau erakutsi du froga gisa:

 

No Responses

Utzi erantzuna inigosuspe(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.