1 comments

Konsternazioa Arrasaten Goienaren aurkako bigarren erasoa dela eta

Debagoienan ez da giro. Goiena komunikazio taldearen egoitzan atzo agertutako pintaden, eta haien aurkako erreakzioen ostean, gaur ere beste ezusteko batekin egin dute topo toki komunikabideko langileek. Atzoko pintaden gainean, beste batzuk agertu dira gaur:

Goienako lan-taldea konsternatuta dago

Goienako lan-taldea konsternatuta dago

PUNTUA aldizkariko grapak, polemika eragile

PUNTUA aldizkariko grapak, polemika eragile

Goienako zuzendaritzako kideek ezohiko bilera egiten ari dira goizeko lehen ordutik.

Zuzendaritzako iturriek adierazi digutenez “aspalditik geneukan susmoa, Puntuako grapek erreakzio negatiboa sortzen ari zirela zenabitengan, baina honela salatzea koldarkeria hutsa da. Zerbait esan behar duenak etorri eta lasai esatea dauka!”

One Response

Utzi erantzuna EgoitzUnamuno(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.