no comments

ETB2ko esatari bik zaintiratua egin dute mihian, Sarrionandia Uribelarrea ahoskatzean

Atzo gauean eta gaur eguerdian gertatu dira ezbeharrak. Egunotako albistea da idazle iurretarari egin dioten elkarrizketa. Henen berri ematerako orduan Estíbaliz Ruiz de Azuari gertatu zitzaion lehendabizi: “Joseba Sarrinan… Sarrianon… Uribalarr… Urabelerr…” Gaur eguerdian, aldiz, Africa Baetaren txanda izan da Teleberrian eta gauza bera gertatu zaio esatariari, ahoa zabaldu eta itxi, zabaldu eta itxi… ezin izena esan.afriesti

Gurutzetako Ospitalean daude kazetari biak, arriskutik kanpo. Mingaineko zaintiratua izan dela baieztatu dute artatu dituzten medikuek eta laster itzuli ahal izango direla lanera. EITBk ez du -oraindik, behintzat- oharrik kaleratu afera dela eta. LAB eta ELA sindikatuak, aldiz, bilduta daude uneotan, izan ere, lan istripu larritzat jo dute gertatutakoa.

No Responses

Utzi erantzuna melkorobereziba(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.