no comments

Egunean Behin finaleko irabazleak babesa eskatu du

Egunean Behin finaleko irabazleak, Eneko Agirrezabalek, Ertzaintzaren babesa eskatu behar izan du, jokoarekin engantxatutako milaka lagunen mehatxuak jaso ostean.

Lekuko babestua
Eneko Agirrezabalak kirurgia plastikoko klinika batean pasatu du asteburua, segurtasun neurri gogorren artean.

Finaleko azken jokoan, hamarretik bederatzi erantzun zuzen eman zituen Agirrezabalek, eta horrek beste 50.000 jokalarien haserre bizia piztu zuen. “Hiru aste daramat egunero 10/10 egiten, eta listoflauta horrek saria lapurtu dit. Erruz ordainduko du!” esan du Twitterren Galder RZ erabiltzaileak, urkatu baten irudiarekin.

Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, eskaera berezia egin dute epaitegian, Agirrezabal eta bere familiari lekuko babestu trataera emateko. Eskaera onartuz gero, familiari Agirresarobe abizena jarri, kirurgia plastikoa egin eta bizileku berria emango diote Argentinako diasporan. “Neurri garestiak dira, baina erabat beharrezkoak haien segurtasuna bermatzeko, Egunean Behinen inguruan sortu den pike maila ikusita” azaldu dute Jaurlaritzaren Barne Sailetik.

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.