no comments

Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia desagertu egin dira

IZPARRINGIAk jakin ahal izan duenez, duela bi egunetik desagertuta daude Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia. Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian eragindako luizien inguruko adierazpenik egingo zutela espero zuten herritarrek, baina Lehendakaria eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua ez dira inondik ageri.

Komunikabideen aurrean ez dira azaldu, beren Twitterreko kontuetan mezuak duela bi egunekoak dira… Txarrena pentsatzen hasita dago asko eta asko. Dena den, desagertze harrigarri honi buruz “hipotesi guztiak zabalik daudela” jakinarazi diote IZPARRINGIAri Jaurlaritzako iturrietatik.

Era berean, geure elkartasuna helarazi nahi diegu Lehendakariaren eta Sailburuaren ingurukoei momentu latz hauetan.

IZPARRINGIAk, beti bezala, albisteari adi-adi jarraituko du eta informazioa jaso ahala eskeiniko dizue.

Reply