no comments

EUSKAL HERRIKO KOINATUAK HASERRE

“Geuri galdetuz gero, hiru egunetan, RAU!!, koronabirusarena konponduta” Haserre daude koinatuak koronabirusaren krisian ez dutelako euren iritzia kontuan hartu. Euskal Herriko Koinatuen Elkarteen Federazioak oharra kaleratu du eta kexu dira -arrazoiz, beren ustez- “krisiek eztanda egiten dutenean inor ez delako gutaz gogoratzen”.

Koinatu random bat

“Koinatuok mendeetako jakinduria daukagu, belaunaldiz belaunaldi transmititu dena” -gaineratu dute prentsa oharrean.Jaurlaritzari eta lehendakariari berari ere idazki bat helarazi omen diete eta bertan -sekretua omen- azaltzen diete zer egin beharko lukeen Osakidetzak eta, are, Munduko Osasun Erakundeak ere, koronabirusa behingoz akatzeko. Erraza litzatekeela gaineratu dute: “Mundu guztiak daki CIAren kumeak direla birus hau eta beste asko ere -VIHrena, esaterako-. Den-denak AEBetako Area 51 eremuan sortutakoak”.

Adi jarraituko du IZPARRINGIAk eta berri gehiago jakin bezain pronto jakinaraziko dizue.

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.