Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera
Izparringia.net-ek jakin ahal izan duenez, Euskalgintzako Eragileen Batzorde Iraunkorrak txostenak banatu zituen aurreko astean e-mail bidez. Txostenok 250 Mb-eko hogeita hamar PDF-tan banatu zituzten, euskalgintzako hainbat erakunderen zerbitzariak kolapsatuz.
Edukiei erreparatuta, nahiko lausotzat hartuak izan direla jakin ahal izan dugu. Izena ezkuta genezala faborez eskatu digun iturri baten arabera “definitzeke daude oraindik hainbat kontzeptu, besteak beste: arnasgune, oinarripar, zedarritu…” azaldu digu; “Eta horrela ezin da!” gaineratu du negarrari eutsi ezinik.
Bestalde, aurreko asteko manifestazioan (ikus argazkia) esandakoek ere hautsak harrotu dituzte.
Azken ordukoa! Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera http://t.co/NoilyZMJip
RT @boligorria: Azken ordukoa! Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera http://t.c …
RT @boligorria: Azken ordukoa! Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera http://t.c …
[…] – Eragileek bilera deitu dute arnasguneetarako oinarriparrak zedarritzeko funtsak zehazte aldera […]