1 comments

Ez Lip Dub ez Flash Mob, Blow Job da hurrengo joera

inedependentzia lip dub

Lekutan daude egunean Lip Dub bat ez bazen Flash Mob bat egiten ziren garaiak, Interneten ere denarekin nekatu eta gauza berrien bila dabil jendea. Azken joerak eta letozkigukeen modak aztertzeko jardun dugu Luisito Fdez Hosto Latza Internet aditu eta guruarekin. Fdez-en hitzetan “betiko joan dira Lip Dub eta Flash Mob haiek eta orain Harlem Shake delakoa supertrendy (sic) da, baina laster ahaztuko dugu hori ere, etorkizuna Blow Job-ean dago”. Are gehiago, Fdez Hosto Latzaren iritzirako moda berri honek jendearen zoriontasunean eragin ezin positiboagoa izango du: “Garai berriak datoz, ikusiko dugu jendea kaletik ahoan irribarrea duela, aidean bezala…”. Eta dena Blow Job delakoari esker, aizue!  Adi egon beharko dugu, ea euskaldunok ez dugun Blow Job-aren trena galtzen!

One Response

  1. gamelu

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.