Gizonezkoen %98k jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean
Langenbart-eko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera gizonezkoen % 98k jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean. Bai, apar eta aitzurren iragarkietan ikusten direnen bisaia ederrek bestela sinetsarazi nahi badigute ere, agerian geratu da egia mingotsa, gizonezkoek ezkutuan izan dutena. Orain arte, izan ere Peppino Uovo-Rasato eta Hermann Haarlos doktoreek zazpi urteko ikerketaren ostean, hasieran aurreratu dizueguna frogatu dute: gizonezkoek inoren aurrean ez jartzeko moduko lelo imintzioak egiten dituzte ispiluaren aurrean bizarra egiteko une intimo horretan. Ikerketa lana “Männer und ihre dummen Gesichter. Eine Studie über die Zeit zu rasieren” izenekoa datorren hilean argitaratuko da “Annals of Improbable Research Magazine” zientzia aldizkari prestigiotsuan.
ETA EMAKUMEZKOON DATURIK EZ???? Ondo da humore euskalduna egitea, baina orain Izparringia patriarkatuaren morroi ere?
PATRIARKATUA TXIKITU!
IZPARRINGIA EMAKUMEAREN ETXAI!
BREAIKNG NEWS: @albistetan @txargain eta @ElenaLaka ren kanpaina @izparringia matxista atzerakoia deusezteko! o.O http://t.co/Rr6WnhPvcQ
RT @joxe: BREAIKNG NEWS: @albistetan @txargain eta @ElenaLaka ren kanpaina @izparringia matxista atzerakoia deusezteko! o.O http://t.co …
@izparringia eta emakumeek makillatzean!
Bai? Kontrakoa nerrake, ba! Tonto aurpegia zuek jartzen duzue. Horregatik duzue perilla & bigotea?@joxe @albistetan @ElenaLaka @izparringia
RT @joxe: BREAIKNG NEWS: @albistetan @txargain eta @ElenaLaka ren kanpaina @izparringia matxista atzerakoia deusezteko! o.O http://t.co …
@txargain @joxe Nik ere kontrakoa esan behar nuen: rimmela eta ezpainak margotzeko aurpegiak… Bufff!! @ElenaLaka @izparringia
RT @izparringia: Gizonezkoen %98k jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean | http://t.co/tPpA0Dvryg
Gustura irakurriko genituzke emakumeei buruzko ikerketak, kontua da Peppino Uovo-Rasato eta Hermann Haarlos doktoreek zazpi urte eman dituztela lan honetan eta beste zazpi beharko dituztela halako beste lan mardul bat aurkezteko. Besterik ezagutzen baduzue? Erreferentziarik?
Berdin du! Beraz gizonezkoetan bakarrik zentratua dagoen ikerketa bat argitaratzeak errugabe egiten du blog hau idatzi duenak? Biek erantzunkizun berdina dute. Ez lukete post hau atera behar izan.
Berdintasunaren izenean jarri duzu ergatiboa subjektuan eta objektuan? Ergatiboa = Patriarkatua?
Ergatiboa = patriarkatua! Hori bistan zeok, Santi. Hizkuntzaren erabilera parekideagoa izateko, ergatiboari generoa ikuspegia erantsi beharra zeok: “Nik egin dut/ Nin egin dut” edo errazago: “Nink egin dut”.
Honelako akatsei buruz hitzegin nahi baduzute ederto, baina horrek ez du aldatuko izparringiaren izaera matxista.
Erabat ados/as! Nink ere jakin nahi dinaat nolako aupegia jartzen duten emazteenk bizarra egitean!
Ostias/os, barkatu! Nire iruzkina irakurtzeank ohartu naunk feminismotik enbrismo demoniora lerrokatu naizela. Zuzentzeko probextenk dinaat: “Erabat ados/as! Nink ere jakink nahi dinaat nolako aupegia jartzenk dutenk emazteenk bizarra egiteank!”. Batzuetank mugank nonk daudenk ere ez zekinaagu!
Ergatiboa eta patriarkatua, eztabaida interesgarria @izparringia n http://t.co/Z6dSQ7lTi1
@albistetan Eta pintzekin ileak ateratzen? Horiek bai aurpegiak! @joxe @ElenaLaka @izparringia
@joxe extra-extra: @izparringia ren kanpaina bizarra uzten duten gizonek tonto arpegia ipintzen ez dutela justifikatzeko. @txargain
@ElenaLaka @joxe @izparringia Toma!!!
Outx! @txargain @elenalaka @izparringia
Gaueko pasea: “Gizonezkoen %98ak jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean” | http://t.co/A7rhQs5yJL
RT @izparringia: Gaueko pasea: “Gizonezkoen %98ak jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean” | http://t.co/A7rhQs5yJL
RT @izparringia: Gaueko pasea: “Gizonezkoen %98ak jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean” | http://t.co/A7rhQs5yJL
Bizar luzia erabiltzeko beste motibo bat http://t.co/oWXWP03qLh