Gramatika eta ortografia errespetatzen dituztenak Twitterretik botako dituzte Espainian
Espainiako Twitterreko zuzendariek jakinarazi dute hemendik aurrera ez dutela onartuko erabiltzaileek modu egokian txiokatzea “ez ditugu atsegin gramatika eta ortografia errespetatzen dituzten pertsonak, ez direlako ez naturalak, ezta errealak ere. Guk kaleko bizimodua islatu nahi dugu”. Horregatik, e-mail bana bidali diete ongi idazten duten erabiltzaileei, jakinaraziz literalki “edo gaizki idazten duzue, edo erabiltzaile-kontua itxiko dizuegu. Twitter jende normalarentzat da, ez hiztegiak buruz dakizkiten pertsonentzat. Ez dugu RAE-ko inor eduki nahi gure artean, eta are gutxiago Euskaltzaindiko kiderik. Nahikoa dugu Itzulpen Zentroan ditugun mobidekin, vascuenceaz kokoteraino gaude. Mezurik jaso ez dutenak lasai egon daitezke”.
E-mail berberean diote jende prepotentea kaleratzea ez ezik, okerren idazten duten horiek sarituko dituztela ere, Twitterreko kontu ofiziala emanez, mundu osoan ospetsu bilaka daitezen. Hasi dute dagoeneko kandidatu rankinga, honako hau da une honetara arte lehenengoa:
Me puesto un poco ñoño eschando musica tan romántica por que luego pienso y la cagó
— joseriera torres (@joserieratorres) March 10, 2013
Wert-ek Twitterren hartu duten erabakia txalotu du
Espainiako Hezkuntza Ministroa ideia honen alde agertu da “bazen garaia jendea kontura zedin herrialde honetan gauzak ongi eta zuzen eginda ez dela ezer lortzen, ikasketekin bezala. Espainiarren etorkizuna Murtzian dago, jendeak begiak ireki behar ditu behingoz. Estatuak hizkuntza bat du, eta kalekoa da bizia. Ez dago besterik”.
Gramatika eta ortografia errespetatzen dituztenak Twitterretik botako dituzte Espainian | http://t.co/KYjhUnZReK
RT @izparringia: Gramatika eta ortografia errespetatzen dituztenak Twitterretik botako dituzte Espainian | http://t.co/KYjhUnZReK
Komtuz gramaticarekin errespetatzea! | http://t.co/KYjhUnZReK
RT @izparringia: Gramatika eta ortografia errespetatzen dituztenak Twitterretik botako dituzte Espainian | http://t.co/KYjhUnZReK
RT @izparringia: Gramatika eta ortografia errespetatzen dituztenak Twitterretik botako dituzte Espainian | http://t.co/KYjhUnZReK
Kontuz ibili, hurrengoa zu izan zaitezke eta! Ez zaindu ez gramatika, ez ortografia | http://t.co/w1vbMY1VRa @izparringia medio
Gaueko pasea: Gramatika eta ortografia errespetatzen ez dituztenak twitteretik botako dituzte | http://t.co/KYjhUnZReK
RT @izparringia: Gaueko pasea: Gramatika eta ortografia errespetatzen ez dituztenak twitteretik botako dituzte | http://t.co/KYjhUnZReK