Maite Goñi ere, Castelgandolfora
Euskal blogosferako nazioarteko enbaxadoreak, Maite Goñik, erretiroa hartuko du datozen asteotan, Ordiziako irakasleak berak Euskal Herriko Mundu osoko euskaltzale guztien harridurarako egin dituen adierazpenen arabera.
Goñik azaldu duenez “honezkero neka-neka eginda dago eta atsedena behar dut”. Iturri batzuen arabera, hala ere, erretiroa plan gaiztoren bati ekiteko aitzakia besterik ez litzateke.
Castelgandolfora helikopteroz
Iturri horiek diotenez, Goñiren asmoa Castelgandolfora erretiratzea da, Ratzingerrekin batera, “eta hori ez da seinale ona”. Goñiren asmoa hitzaldi masibo bat ematea litzateke, Euskal Jakintza ikastolako patiotik, eta gero helikopteroz abiatzea Castelgandolfora. EiTB eta Goierri Telebista ekitaldiaren zuzeneko erretransmisioa egiteko aukera baloratzen ari omen dira.
Goñik azaldu du “dagokion unean emango dituela eman beharreko azalpenak”. Lau alokairu enpresaren helikoptero eskaintzak iritsi omen zaizkio jadanik etxeko buzoira.
#Izparringia.ren berria: #goñikiak ez omen doaz: @euskaljakintza Maite Goñi ere, Castelgandolfora – http://t.co/vz7ThNhXrM
jajajajajaaja Ai, amaaaa! RT: @GaurDaBihar: #Izparringia.ren berria: @euskaljakintza Maite Goñi ere, Castelgandolfora http://t.co/pZ3J0klimW
RT @euskaljakintza: jajajajajaaja Ai, amaaaa! RT: @GaurDaBihar: #Izparringia.ren berria: @euskaljakintza Maite Goñi ere, Castelgandolfor …
Maite Goñi ere, Castelgandolfora – http://t.co/d8coxbcfXv http://t.co/d8coxbcfXv
[…] edo dena delakoak ez du zertan bat etorri errealitatearekin. Horrela, adibidez, enteratu ginen Maite Goñik erretiroa hartuko zuela eta Ratzingerrekin Castelgandolfora joango zela edo Euskal Herriko Slow Mugimenduak Korrikaren aurka egin zuela, […]