“Partiduari emozioa emateko hasi ginen galtzen”
Betisen partidan 3na berdindu ostean, zapore gazi-gozoz irten ziren Real Sociedadeko jokalariak. Partida emozioz beterik egon zela duda izpirik ez dago, baina Xabi Prietok ezustean harrapatu gintuen egin zituen deklarazioekin. “Partiduari emozioa emateko hasi ginen galtzen” – zioen. Ligan oraindik ere partida asko gelditzen direla argudiatuta eta, partidak erraz irabazten zituztela ikusirik, Barçako zaleei gertatzen zaiena ez errepikatzea nahi du Realeko jokalariak. “Ez dugu partidu denak erraz irabazteagatik gure zaleak aspertzerik nahi”.
“Ez dugu partidu denak erraz irabazteagatik gure zaleak aspertzerik nahi”
Athleticen kontrako partiduaren ondoren, indar berriturik atera omen dira, eta bi derbiak batera 27 urtean irabazi gabe egon ostean, edozer egiteko gai ikusten dute beren burua jokalari txuri-urdinek. Orain, berriz ere “aurrera begira jarri behar dugu”, izan ere seigarren postuan dago Reala eta zortzi partidu daramatzate galdu gabe.
Xabi Prieto: “Partiduari emozioa emateko hasi ginen galtzen” http://t.co/AroMesG9kz
“Partiduari emozioa emateko hasi ginen galtzen” – http://t.co/fSeBldq1Dj @izparringia