Sherpa, azkenik, euskaraz: Euskalki guztietan eta baita batuaz ere
Azkenik!! “Kosta da, baina hemen dugu Sherpa euskaraz. Euskalki guztietan eta baita batuaz ere”. “Ondo egin nahi genuen, Anboto enpresa euskalduna baita, eta euskal jendeak merezi duelako”. Horrela mintzatu zaigu Xabier Uribe-Etxebarria, Anbotoko CEOa, eman digun esklusiban.
Ez badakizue, Sherpa Android gailuetarako laguntzaile birtuala da, edozer gauzatan lagun diezaguke: Facebookeko lagunen urtebetetze datak gogoratuz, gailuko alarma jarriz, hurbileko jatetxeak bilatuz, nahi dugun musika jarriz, e-postak bidaliz… eta dana ahozko aginduak emanaz. Sherpa, Appleren Siri-k egiten duena egiten du, baina ondo eta hizkuntza gehiagotan. Eta hemendik aurrera euskaraz, euskalkietan, guztietan, eta baita batuan ere.
Xabierrek esan digun moduan, berak egin dizkio euskara frogak. “Bilboko AEK-ko euskaltegi batzuetan izan naiz, lehenengo kurtsoetan, Sherpak ikas zezan, eta oso ondo moldatu izan da. Eta baita Zara inguruko baserri bateko 87 urteko agure batekin aritu zen hizketan. Sherpak guztia ulertu zion gizonari. Emazteak tableta erosiko du aurki, berak baino hobeto ulertu baitzion”.
Berez, Sherpa ez da hizkuntzak ikasteko aplikazioa, baina horretan lagun gaitzake horrela eskatzen badiogu. “Zerbait eskatuz gero, eta ahoskera landu nahi dugula adierazi badiogu, eskatutakoa ahoskera jatorrean errepikatuko digu, eta ez du agindua beteko guztiz ondo ahoskatu arte”.
Gaur, astelehena, apirilak 25 aurki daiteke Google Play-n bere bigarren bertsioan. “Korrika18-rako eskura jarri nahi genuen, baina Google-k arazo batzuk jarri zizkigun eta ezinezkoa izan da”.
Milesker @anbotogroup!! RT @izparringia: Sherpa, azkenik, euskaraz: Euskalki guztietan eta baita batuaz ere http://t.co/8ADKzODI3K