Egia da: Hån ere txakurrak ortozik
Zenbat aldiz ez ote dugun entzun: Hån ere txakurrak ortozik! IZPARRINGIAri esker badakigu esaera zaharrak egia dioela, egia borobila. Duela bi aste abiatu zen Norvegia aldera Justino Pagaldai Bollullos freelance kazetaria, orainkari honetarako esklusiba bila. Atzo bertan jaso dugu posta elektronikoz Justinoren kronika laburra. Hona hemen:
“Bi aste hauetan herriz herri ibili ondoren, herenegun heldu nintzen Håra. Eta galdetu eta galdetu, azkenean ikusi nuen zakur bat: hanka hutsik zegoen, zalantzarik gabe, erabat, zeharo ortozik. Ondo goaz! pentsatu nuen. Ordutik hona ikusi ditudan txakur guztiak -baina guzti-guztiak, eh!- oinutsik zebiltzan, nahiz eta batzuetan elur gainetik ibili behar ziren -ez dakizue ze hotz egiten duen Norvegian!-. Beraz, IZPARRINGIAk badu esklusiba. Konfirmatuta, egia da: Hån ere txakurrak ortozik!!”
Justinoren hurrengo erronka honako hau izango da: tximino bat erosi eta frogak egiten hasiko da “Tximinoa gorago eta uzkia ageriago” atsotitza egia den jakin ahal izateko. Helburua lortu bezain azkar idatziko du kronika IZPARRINGIAn.
[KRONIKA] Egia da: han ere txakurrak ortozik! | http://t.co/rgeldGXI36
RT@izparringia [Justino Pagaldai freelancearen KRONIKA] Egia da: han ere txakurrak ortozik! |http://t.co/GuKEb1uPjm …
Egia da: Hån ere txakurrak ortozik http://t.co/wHwiphptCM
RT @izparringia: [KRONIKA] Egia da: han ere txakurrak ortozik! | http://t.co/rgeldGXI36
Zientifikoki konfirmatua: Hån ere txakurrak ortozik http://t.co/g6fqW6Gc5D
RT @izparringia: [KRONIKA] Egia da: han ere txakurrak ortozik! | http://t.co/rgeldGXI36
Justino Pagaldai freelanceak bidali digun KRONIKAren [Gaueko Pasea] Egia da: han ere txakurrak ortozik! | http://t.co/rgeldGXI36
RT @izparringia: Justino Pagaldai freelanceak bidali digun KRONIKAren [Gaueko Pasea] Egia da: han ere txakurrak ortozik! | http://t.co/rge…
Zakurrak oinutsik bai, baina balizko errotak irina ematen du. Galdetu krisia eragin duten espekulatzaileei – http://t.co/5EmLFppmZR