Karibetarra eta elebiduna izango da Goenkaleko aktore berria
Hemeretzigarren denboraldia oraindik amaitu ez den arren, gidoi berritzailea eta ezusteko berriak prestatu dituzte jada gidoilariek hurrengo urterako. “Ai dios mío”, “madre mía” edota “agur cariño” bezalako esamoldeak sartuko dituzte, lehen aldiz, telesailean
Izparringiako bekadun berriak konfirmatu duen informazioaren arabera, Goenkale telesaileko gidoilariek emakume kubatar elebidun bat izendatu dute hurrengo urterako protagonista berri. Pertsonaiaren profila euskalduna baino, latinoa izango omen da, eta erdal zein euskarazko adierazpenak egingo omen ditu. Aurpegi berriaren izenari dagokionez, “Espe”, Lucrecia eta Olivia dira hiru aukera nagusiak. Adin tartea aldiz, 25-50 urtekoa izango da.
Adituak, beldurrez
Albistea jakin bezain pronto, aditu handienarengana, Lekeitioko Praixku apezkikua, bidali dugu bekaduna haren erreakzioa eta iritzia jakin zitzan. Gizonak ez du batere ondo hartu albistea, eta atea aurpegian itxi dio kazetariari, “Infernura joango zarie guzurretan ibiltziatxik!” oihu eginez. Badirudi ikus-entzuleak berrikuntza hauetara egokitzeko denbora beharko dela.
RT @izparringia: Karibetarra eta elebiduna izango da Goenkaleko aktore berria | http://t.co/DLFYokVa9C
RT @izparringia: Karibetarra eta elebiduna izango da Goenkaleko aktore berria | http://t.co/DLFYokVa9C
RT @izparringia: Karibetarra eta elebiduna izango da Goenkaleko aktore berria | http://t.co/DLFYokVa9C
AZKEN ORDUKOA: Goenkalek aktore berria izango du. Ezetz nolakoa den asmatu? | http://t.co/q7WKahf1gs
Karibetarra eta elebiduna izango da Goenkaleko aktore berria – http://t.co/I7uIi4Ph5J http://t.co/I7uIi4Ph5J
jo, nik txinatar eod japoniar bat espero nuen XD @EkhiErremundegi @izparringia
Aizpea Amas liked this on Facebook.