no comments

Klase-lasterketa jarriko dute martxan Britainia Handian

Azken aldiko ezinegonari erantzunez, Britainia Handiak klase-lasterketa abiatu du, mugikor bidezko bozketa bat egin ostean. Hainbat kolektibo galduta eta nola jokatu asmatu ezinik zebilen, pasa den hilabetean BCCk egin eta Sociology Journalen argitaratutako ikerketa batek bertan zazpi klase sozial daudela aldarrikatu zuenetik.

On your marks!

Lehenik boxeo, taekwondo eta judo izarrekin bildu zen Gobernua, zazpien arteko klase borroka kudeatzeko moduen bila. Proposamenek baina, epel utzi zituzten denak, eta beste bide batzuk baloratzen aritu dira azken asteetan. 000001 zenbakira mezua bidalita, herritarrek borroka hori gauzatzeko moduak bozkatzeko aukera izan dute. Atletismo Batzordeak plazaratutakoa, borroka lasterketa bihurtzea proposatzea, alegia, izan da bozkatuena.

Kamiseta bustien lehiaketa egiteko ideia izan da bigarren bozkatuena, 800 bozen aldearekin. Tropela elkarteak bere lehiaketetara gehitzeko asmoa iragarri du. Goi-erdi mailako klase baxua da faborito zenbait adituren ustetan. Erdi-mailako klase baxu-erdiak aldiz, ez ei du zereginik.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.