Uxue Bilbao basketeko hiru jokalariren izenak dakizkien zaletu bat aurkitu dute Charleroin
Grimau, Hervelle eta Fernando Llorente izan dira Uribarriko afizionatuak, memoria lan handia eginez, aipatu dituen izenak
Charleroiko kaleak, uxue Bilbao Basketeko afizioaz blai.
Gaur jokatuko du Uxue Bilbao Basket talde bizkaitarrak bere historiako lehen Eurocup finala, Lokomotiv Kuban errusiarren aurka, Charleroi hiri belgikarrean. Bertara hurbildu diren mozkor kuadrilla, txikitero eta jokalarien familiaen artean, saskibaloia gustatzen zaion zale bat aurkitu du Izparringiak.
Athletic-eko kamiseta zeraman Uribarriko gazteak soinean, baina hala ere, Uxue Bilbao Basket bere “bihotzeko taldea” dela adierazi du. “Betidanik izan naiz saskibaloi zaletua. Jokatzen nuenean ere, txikitan, tanto mordoa egiten nituen partidetan”, azaldu du Bizkaiko saskibaloi aditu handienetakoak.
Talde bilbotarreko jokalarien izenak galdetzerakoan ere, jakintsu hau izan da hiru izen zuzen bota dituen bakarra hiri osoan. Grimau, Hervelle eta Fernando Llorente, hain zuzen. Azken honen baliozkotasuna dudazkoa izan daitekeen arren, zaletuaren argudiaketa nahikoa izan da zalantza horiek uxatzeko. Honen arabera, izan ere, “San Mamesen baino gehiagotan ikusi izan dute Fernando Miribillan”.
Uxue Bilbao Basketeko 3 jokalariren izenak dakizkien zale bat aurkitu dute 🙂 http://t.co/WBt9241VKG
RT @Jurgia17: Uxue Bilbao Basketeko 3 jokalariren izenak dakizkien zale bat aurkitu dute 🙂 http://t.co/WBt9241VKG
RT @izparringia: [Asteburukoak] Uxue Bilbao basketeko hiru jokalariren izenak dakizkien zaletu bat aurkitu dute Charleroin | http://t.co …
RT @izparringia: [Asteburukoak] Uxue Bilbao basketeko hiru jokalariren izenak dakizkien zaletu bat aurkitu dute Charleroin | http://t.co …
Larunbatean jakin genuen basketeko hiru jokalariren izenak dakizkien zaletu bat aurkitu dutela Charleroin | http://t.co/C5tiZTSztI