no comments

Manfred Coldman: “Global warming fail in that fuckin’ wet Basque Country”

Manfred Coldman, klimaren ikertzaile saiatua.

Manfred Coldman eta Abigail Winterbottom ikerlarien arabera Lurraren beroketa “babukeria itzela” da. Euskal Herrian izan dira egunotan Jon Frias eta Edurne Iturriotz EHUko irakasleek gonbidatuta. Bihartik aurrera hitzaldi sorta eskainiko dute EHUko kanpusetan: “Global warming fail in that fuckin’ wet Basque Country” Leioako Zientzien Fakultatean, “That fuckin’ rainy weather explains climate change fail” Donostia Physics Center-en eta “Is that shitty weather changing or not? Yeah! It will be a freezin’ bullshit” Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan; hitzaldi guztietan Jon Frias eta Edurne Iturriotzek egingo dute sarrera hitzaldia “Euria, gure laguna” izenburupean. Antolatzaileek ziurtatu digutenez: “Datorrela lasai jendea, berogailua izango dugu areto guztietan eta aterkiak biltzeko plastiko txatxi horiek ere bai; halaber, salda beroa zerbitzatuko zaie bertaratutako guztiei”.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.