no comments

Ortuzarrek “kristo guztiari” eskatu dio armak entregatzeko

7a454be7cfdf41c633ea1dbb18e3b4fd

Han Doni,  Hor Tuzar

Andoni Ortuzar EAJko EuZkadi Buru Batzarreko presidentea atzo esan zuenaz haratago joan da gaur. Gogora dezagun atzo ETAri “armak euskal gizarteari entregatzeko” esan ziola. Hitzez hitz -tira, gaztelaniaz, baina bueno…- hauxe esan zuen: “Ez dut ulertzen ETAk nahiago izatea Guardia Zibilari edo Espainiako armadari ematea armak, euskal instituzioei edo hemengo ordezkaritza bati eman ordez”. Esan bezala, ahoa berotu egin zaio gaur EBBko presidenteari eta adierazpen mamitsuak egin ditu: “Hemen jende askok ditu armak: Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak, Ejerzitoak, Gure Ertzaintzak, ehiztariek, tiropitxon-ekoek… mundu guztiak ditu pistolak eta eskopetak eta halako gauzak. Ba, ideia bat daukat: Hemen kristo guztiak eman behar dizkio armak Euskal Gizarteari; KRIS-TO GUZ-TI-AK, ENTZUN??”.

Iñigo Urkullu lehendakariak beroarena kendu nahi izan die Ortuzarren esanei eta IZPARRINGIAri soilik egindako adierazpenetan honakoa adierazi du ahapeka: “Badakizue zelakoa den Andoni, jartzen diozu mikro bat aho aurrean eta ezin du… eske ezin du gizajoak!”

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.