1 comments

Appleren akzioak maldan behera, Maite Goñi Androidera pasatu ostean

Diotenez, Tim Cook Appleren egoitza nagusiko pasiloetan ikusi dute, Steve Jobsi otoitz egiten, Maitek atzera egin dezan

Diotenez, Tim Cook Appleren egoitza nagusiko pasiloetan ikusi dute, Steve Jobsi otoitz egiten, Maitek atzera egin dezan

Urte latza izaten ari da Apple elektronika multinazionalarentzat. Sagartxoaren enpresak gorabehera larriak izan ditu Samsung, Nokia, Google eta beste hainbat enpresarekin telefono aurreratuen inguruko patenteak direla eta ez direla, eta haietako asko auzibidean ditu gaur egun. Software mailan izandako arazoek ere (gogoratu Apple Mapsen porrota) buruhauste larriak eman dizkiote Kaliforniako enpresari.

Baina hori dena ez da ezer egunotan zabaldu den zurrumurruaren ondoren: haren hurbileko iturriek jakinarazi dutenez, Maite Goñi irakasle-ikasle-ikertzaile ezagunak erabaki drastikoa hartu du. Hainbat urtetako fideltasun mugagabearen ondoren, bere iPhonea baztertu eta Nexus 5 telefono Androidun batekin ordezkatuko du.

Zurrumurruak izua eragin du burtsan, eta Appleren akziodunak haien partaidetzak saldu eta saldu dabiltza azken 48 orduotan. Astelehen goizean Appleren logoa zeraman helikoptero bat ikusi dute Ordiziako plazan, baina Appleren prentsa bulegoan gezurtatu egin dute Tim Cook berak Goñiri bisita egin dionik.

One Response

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.