no comments

Zuloak taldeko kide batek Operación Triunfo-ko casting-ean parte hartu zuen 2005ean

Fermin Muguruza atsekabetuta agertu da berria ezagutu ostean

“Ez nuen uste inork jakingo zuenik, eta gainera, ez zait hain larria iruditzen”, defendatu zen Zuloak-eko kidea. Ez du izenik eman nahi izan, gainerako  bi taldekideak susmagarri bilakatuz. 2005eko edizioan gertatu omen zen, Sergio Rivero gazteak irabazi zuenekoan. Zuloak taldeko musikaria beste bide batzuk esploratzen ari omen zen garai haietan, eta institutuko lagun batek bultzatuta joan zen casting-era, baita bigarren fasera iritsi ere.zulo

Fermin Muguruzarekin hitz egitea lortu dugu, eta oso haserre hartu du telefonoa: “OT bezalako programetan sustatzen diren balioen kontra azaldu naiz beti, bereziki emakumeei emandako tratuari dagokionez”. Eta honakoa gehitu du: “Emakumeek ez dute benetako botererik saio horietan, gainetik dituzten gizonek esandakoa besterik ezin baitute egin. Ikuspegi ferminista batetik,  onartezina deritzot horri”.

Zuloak power trioak iaz bukatu zuen bere ibilbidea, hirukoteak aurrez erabakia zuen bezala, iruditu zitzaielako urtebetez lan egin ostean proiektua bukatutzat ematea izango zela onena. Zuloak-eko musikariak iazko balantze positiboa egin du: “Urte zoragarria izan da, guk nahi duguna egin dugu, nahi izan dugun bezala. Emakume askea izatearen sentsazioarekin geratzen naiz”. Baieztatu berri diren zurrumurruei horrela eman nahi izan die amaiera: “beti izan naiz ferminista sutsua, eta hala izaten jarraituko dut”.

Muguruza komandanteak, ordea, ez die deklarazio horiei entzungor egin, eta Zuloak-en hasierako ideia zein zen argi utzi nahi izan du: “emakume burujabeek euskal musikaren panorama iraultzea nuen…barkatu, genuen xede, euren autonomia garatuz, inolako kanpo-injerentziarik gabe”. Azken esaldi batekin bukatu du deia Lehoi Asmatikoak: “Etsita nago”.

 

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.