no comments

Bilboko uriola.info agerkari berria epaitegitara eramango dute

Joel_Uriola_-_El_Mejor-Portada

Artista ondo ezagutzen dutenen esanetan, ‘umila’ ez da bera deskribatzeko adjektiborik egokiena

Bilboko uriola.info agerkari digital berriak ezin okerrago ekin dio bere ibilbideari. Hedabide digital berria jendaurrean aurkeztu zenetik 24 ordu ere igaro ez direla, Venezuelako musikari batek salaketa jarri dio, izen komertzialaren inguruko eskubideak urratzeagatik.

Joel Uriola pianista eta moldatzaile ezagunak bere abokatuen esku jarri du auzia, Lasartetik egindako dei anonimo batek Bilboko agerkari berriaren izenaren berri eman ondoren. Argiaren zuzendaritzak adierazi du ez duela zerikusirik afera honekin.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.