Tele 5k La Voz – Onco lehiaketa estreinatuko du maiatzean
La Voz – Kids lehiaketan parte hartzen zuen haur minbizidun baten heriotzak lehiaketari eman dion audientzia eta etekin ekonomiko maila ikusita, Tele5ko arduradunek maiatzetik aurrera La Voz – Onco estreinatuko dutela iragarri dute gaur, share datuak eskutan zituztela.
Talentu lehiaketa Madrilgo haur onkologia ospitale batean hasi dira grabatzen dagoeneko, eta parte hartzaile guztiak bertan tratamenduan dauden haurrak izango dira. Saioko ekoizleak umeen familiekin ere jarri dira harremanetan, “zer gerta ere, lehiaketaren saio guztiak osorik emititu ahal izango ditugula ziurtatzeko”.
Izparringiak jakin duenez, Tele5-k TVEko “Entre todos” saioa aurkezten duen Toñi Morenorekin negoziatu nahi du lehiaketa aurkezteko. Gidoietan ikusi dugunez “¿Qué tengo? ¡Quimioooo!” esatera bultzatu beharko lituzke platora joaten diren ikusleak. Morenok esan ei du oso kausa justu eta solidarioa iruditzen zaiola, eta hitz egiteko prest dagoela, beti ere beharrean daudenei laguntzeko bada.
Gaur TBko bonbazoa @izparringia k du, ez @aritzgalarraga k: Tele 5k La Voz-Onco lehiaketa estreinatuko du maiatzean http://t.co/vgdGSn0WWF
“¿Qué tengo? ¡Quimioooo!” RT+ @joxe Gaur TBko bonbazoa @izparringia k du: Tele 5k La Voz-Onco estreinatuko du http://t.co/EGqq5z0Xq0
EGUERDIKO PASEA: Tele 5k ‘La Voz – Onco’ lehiaketa estreinatuko du maiatzean http://t.co/E8A6o63Pup
BAZKALORDUKO PASEA: Tele 5k ‘La Voz – Onco’ lehiaketa estreinatuko du maiatzean http://t.co/E8A6o63Pup
Eta datorren boladan “La Voz- Polio” RT@izparringia Tele 5k “La Voz – Onco” lehiaketa estreinatuko du maiatzean – http://t.co/mNK2Y2uVFV
RT @jozulin: Eta datorren boladan “La Voz- Polio” RT@izparringia Tele 5k “La Voz – Onco” lehiaketa estreinatuko du maiatzean – http://t.co/…
@jozulin @izparringia La Tos – Kids #kontzeptugisa
@joxe @izparringia You got talent!! http://t.co/YDLxS8yEmR
@jozulin @izparringia jodó!